viernes, 11 de diciembre de 2015

TELEKOMUNIKAZIO ETA INFORMATIKA SISTEMETAKO IKASLEEK AMOREBIETA ETXANOKO WIFI SAREan

Abenduaren 10ean Amorebieta Etxanoko udaleko guifi.net arduradunak 1. eta 2. mailako Telekomunikazio sistemen ikasleak hartatu zituen.

Sarrera labur bat egin zuen projektua azaltzeko eta ikasleek izan zituzten dudak erantzun.

Halaber, azpiegitura zentrala erakutsi eta azaldu zien Nafarroa aretoko teilatuan.
Aldez aurretik autobusean turismo pixkat egin zuten ikasleek auzoetako azpiegiturak ikusteko, baita soluzio berriak emateko aukeran dauden lekuak aztertzeko ere.

Udal eraikinak, udal ur-patzuergoaren egiturak, torretak, bisibilidadea, tentsio handiko lineen hurbiltasuna,... datuak jaso eta konponbide baten bila hasteko prozesua martxan jarri zuten horrela.

Hona hemen ZornotzaWifi projektua arduradunen hitzetan: (IRAKURRI ORRIAN)



ZornotzaWifi: Interneterako sarbidea denentzat eta udal datuen sarea


ZornotzaWifi Amorebieta-Etxanoko Udalaren zerbitzu publiko bat da eta auzokide guztiei Interneterako sarbidea erraztea du helburu. Horretarako azpiegitura sare publikoak erabiltzen dira, guifi.net ereduan oinarrituak. Amorebieta-Etxanoko Udalak, Informatika Sailaren bidez, herri guztian zehar komunikazio sare publiko bat sortu du. Sare hau batez ere http://guifi.net sare libreko egitura erabiliz gauzatu da eta, hortaz, edozein herritarrek erabil dezake.

Amorebieta-Etxanon jarritako guifi.net azpiegitura sareak, herriaren erdigunea, Nafarroa eraikina, auzoekin lotzen du (Etxano, Dudeagoitia, Boroa, San Migel, Euba…). Horrela, herriaren erdigunean dagoen doako Interneterako sarbidea erdigunetik aldenduta dauden auzoetara eramaten da, ohiko telekomunikazio operadoreekin konektatzeko izaten dituzten arazoak gaindituz.

Guifi.net sarean izena emanda duen edozeinek herrian jadanik dauden nodoak erabili ahal izango ditu eta, esate baterako, Amorebietako erdigunean daukan bere ordenagailua Euban bizi den batekin komunikatu, komunikazio operadorerik behar gabe eta beraien artean edozein zerbitzu mota ezarri modu autonomoan: telefonia digitala, fitxategiak partekatu, jolasak, mezularitza…

Era beran, azpiegitura sare honek etorkizunean zuntz optiko bidez eta haririk gabeko loturen bidez datuen sare bat finkatzeko aukera emango du, Amorebieta-Etxanoko herri osora helduko dena eta horrela, udal zerbitzu gehigarriak eskaini beste operadore batzuekiko menpekotasunik gabe.


Egungo azpiegitura publikoak, Lokal publikoak eta gune publikoak konektatzen ditu, baina banda zabalarekin konektatzeko arazoak dituzten guneak badira, batez ere auzoak. Horregatik, proiektu berri bat martxan jarri da “ZornotzaWifi auzoetarako” eta honek auzoetako plazetan herritarrei sarbidea eman nahi die. Behar hau aztertuta eta Telekomunikazio Sistemekin duten lotura ikusita, ondoko auzoetarakoeren batentzat irtenbide bat ematen zaiatuko dira Mendizabalako 2ST3-ko ikasleak.

Zerbitzu publiko eta doakoa izaterakoan, Interneterako sarbidearen abiadurak muga jarrita du legez eta muga hori erabiltzaileko 256 k-koa da.

Udalak sare hau definitzeko eta konfiguratzeko Delanit Sistemes i Comunicacions enpresaren laguntza izan du.



Zornotza guifi.net